Kontseiluko presidenteorde barria Mila Dominguez da. Sinodo-seneko Eleizaren defendatzaile sutsua da berau eta ardurakidea. Bere ustez, kontseilua hil edo bizikoa da Eleizarentzat. Espirituaren laguntzaz, ekarpen ona egitea gustatuko litxakio.
Kati San Pedro kontseilaria, Carlos Bargosek (Idazkaritza), Nestor Arasek (ministerio ordenatua), Marije Calvok (Erlijiosak) eta Esther Crespo, Loli Asua eta Igor Irigoienek (laikotza) osotzen daben batzordean sartu da.
Ohiko saioa
Zapatuko saioan, Eleizbarrutiak datozan urteei begira dituan lehentasunen inguruan jardun eben, egin barri dan ebaluazinoaren emaitzak kontuan hartuta.
📌Gaur Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren batzarrean hurrengo urteetarako Bizkaiko Eleizaren erronken inguruko hausnarketa egin da.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) November 16, 2024
📌En el Consejo Pastoral diocesano celebrado hoy se han perfilado algunas prioridades de la Iglesia en Bizkaia para los próximos años y se ha… pic.twitter.com/sw9YmPvqp3