Gaur ospatzen da 1989.eko azaroaren 20an Nazino Batuen Batzar Nagusiak berretsi eban Umeen Eskubideen inguruko Hitzarmenaren 35. urteurrena.
Ingurune seguruak da agiriaren izenburua.
Adin txikikoen batzordea, `Protección de la infancia´ deritxon sariketan
Aita Santua eta Angel Gabilondo, Herri Babeslea izan ziran saria jaso ebenen artekoak, astelehen honetan Madrilen egin zan ekitaldian.
Gemma Escapa eta Maria Gomez, Adin txikikoen babeserako batzordekideak izan ziran ekitaldian Joseba Segura gotzainaren izenean.
Aita Santuak bideo mezu bat bialdu eban saria eskertuz.
Liturgia lagungarriak
Egunaren harira Liturgia sailetik lagungarri batzuk argitaratu dabez gaurko mezatarako. Abusuen biktimak gogoan hartzeko otoitza dago lagungarrietan.