Mons. Abilio Martínez Varea Lan Pastoraltzarako saileko gotzain arduradunak emongo deutse hasiera jardunaldiei. Ondoren, sor Alessandra Smerilli, fma, Osoko Giza Garapenaren aldeko Dikasterioko idazkaritzakoak jardungo dau,«Lan Pastoraltza Eleizaren pastoralgintza orokorrean» gaiaren inguruan. Arratsañdez. «Langile eta lan munduko aurpegiak» erakusketa zabaldu eta bisitatuko dabe. Emilce Cuda Hego Amerikarako Pontifize Batzordekoak «Lana Frantziskoren aitasantutza-aldian» gaiaz jardungo dau.
«Eleiza osoaren Langile Pastoraltza» agiriaren inguruan jardungo dabe domekaz. Langile Pastroraltzarako EGBeko saileko zuzendari eta 2015-2023 aldian HOAC mobimentuko Kontsiliario nagusi izan zan Fernando Carlos Diaz Abajok esku-hartuko dau. Ondoren, Gizarte Pastoraltza eta GIza Sustapenerako Gotzain Batzordeko gotzainek 20. urteurren honen inguruan egin daben gogoeta ezagutzera emongo da. Azken agiria irakurriz amaituko da biltzarra.

Maite Valdiviesoren bideo-mezua Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzari buruz:






