Eleizbarrutiko ordezkaritza emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazoteko nazinoarteko eguneko ekitaldi instituzionalean
Gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazoteko nazinoarteko eguna da. Hori dala-eta, ekitaldi instituzionala ospatuko da Azkuna zentroan 11:00etatik aurrera. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun bardintasunerako zinegotzia buru dirala indarkeria hori desagerrarazotearen aldeko agiria irakurriko da. Dorleta Alberdi komunikazinorako saileko zuzendariak ordezkatuko dau Eleizbarrutia ekitaldian. Beste alde batetik, Langile Pastoraltzatik Aizu!!! agerkariaren 95. alea kaleratu dabe gai honen inguruko lekukotasunakaz eta, besteak beste, zera dinoe: "indarkeria matxismo bako gizartea eratu behar dogula dinogu orain be. Ezin dogu beste aldera begiratu" Ez dago atxakiarik!".
Azkuna zentroan ospatuko dan ekitaldian hainbat lagunek esku-hartuko dau genero-indarkeriaren eta emakumeen eta gizonen arteko desbartintasunaren aurkako idazkiak eta artikulu-, olerki-, berbaldi- edo abesti-zatiak irakurriz.
Bilboko udaleko Bardintasunerako zinegotzia eta beste hainbat zinegotzi, herri ordezkariak, emakumeen alkarteetako kideak, sareen sareko alkarteetakoak, askotariko gizatalde eta erakundeak… izango dira ekitaldian.
Logo morea
Como homenaje a este día, desde el pasado viernes, las comunicaciones diocesanas están encabezadas por el logo en colores morados.