Aurreko astean ospatu zan Pobreen Munduko Egunaren haritik, Miguel Angel Esnaolak gidatu eban Aita Santuak Jesukristoren giza eta jainko bihotzaren maitasunaren inguruan aurkeztu barri dauan «Dilexit nos» entzilklika oinarritzat hatuta une bitan garatu zan saioa. Sergio Buiza lurralde bikarioak azaldu dauanez, lehenengo unean, “maitatu daigun, Jainkoak maite ginduzan-eta lehenengo” Joanen lehen gutuneko pasartean oinarritu zan eta bigarrenean, Jesusek Joanen ebanjelioan esaten deuskuzan berbetan: “Egarri dana betor Neugana, eta edan begi… ur biziko ibaiak jarioko jakoz barru-barrutik”.
Bikarioaren esanetan, “alkartu eta otoitz egin genduan bakarka eta taldean”. Gainera, “Jainkoarengandik datorren itxaropena barritzera eta bizilagunen artean banatzera deitzen gaituan Abendualdiari ekin aurretik, geur burua prestatzeko baliagarri izan zan”.
“Eukaristiatik bizitzara”, Pobreen Munduko Eguna Portugaleteko katekesian
Joan dan asteburuan, katekesiko umeek eta euren familiek Pobreen Munduko Eguna ospatu eben alkarteagaz bat eginik ospatu eben Eukaristian. Altaran jarritako munduko bolaren bidez, munduko leku askotan -baita Portugaleten be- pertsonek pobretasuna jasaten dabela gogoratu eben. Frantzisko aita santuak premina gorrian dagozanen alde otoitz egiteko, eta eurengana joteko egiten deuskun deiari be erreparatu eutsen.
Astean, katekesiko saioetan, umeek eta euren familiek kontuan izan dabez munduan oinazetan dagozan guztiak, mapan seinalea jarriz eta gutako bakotak eta gure familiek egoera honeen aurren egin geinkenaren inguruan gogoeta egin dabe.