Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzako (ETPI) Sinodo-senaren inguruan jardun eban helduen taldean eta Marimar Vazquez Tojo Errekarte PBko kideak azaldu dauanez, “batasun eta abegi handiagoko alkarte izateko zertan hobetu behar dogun pentsatzera bultzatu gaitu”.
12:30etan, talde handian alkartu ziran barriro be, Jose Alberto Guemes buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko. Bertan, taldeka landutakoa batera jarri eben.
Ekitaldiari amaiera emoteko, katekesiko familien laguntzagaz prestatutako pintxo solidarioa egin eben.
Catarrojara bialtzeko
Pintxo solidarioan zein Eukaristiako kolektan batutako diru guztia DANAren eraginak jasan dituan Valentziako Catarroja herrira bialduko dabe, bertako parrokiagaz senidetuta dagoz-eta.