Caritas Tabiraren 25. urteurrena
Zapatuz, “25 urte abegia, itxaropena eta aukera eskainiz” goiburuaren haritik ospatu ebazan Caritas Tabirak bere Zidarrezko Ezteguak.
Familia meza eta “haurtzaro solidarioa” azoka, Gernikan
Gernikaldeko hainbat herritako familia ugari batu zan atzo San Bartolome eleizan, familia mezan parte hartzeko. Eleizkizunak emon eutsan hasiera eguraldia lagun eta “giro bikainaz” ospatu zan egun solidarioari.
Gernikako azokan batutako dirua Euleuk GKEaren esku itziko dabe eta honeek Senegaleko Sidibougouko eskola korainikoko ikasleen (talibe umeak) bizi baldintzak hobetzeko erabiliko dabe. Eukaristian, Gisselle emakume senegaldarrak ume horreen egoeraren ingurukoak azaldu ebazan.
Meza amaitzeaz batera, plazaraino joan ziran txistuaz girotutako kalejiran eta bertan bigarren eskuko jostailu eta liburuen hogeigarren ekitaldian parte hartu eben.
Saritutako zenbakia
2.288 zenbakia izan zan zozketako irabazlea eta Iñaki Malaxetxebarriak eroan eban saria.
Hoac Bizkaia, Langile Pastoraltzaren Jardunaldietan, Ávilan
Celebraban el 30º aniversario de la publicación del documento «La Pastoral Obrera de toda la Iglesia». De parte de nuestra Diócesis acudieron Pepelu Iglesias, Jorge Torralbo, Maite Valdivieso y Marimar Gonzáalez.