22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza JOCen Biltzar Nagusian, Huescan
09.12.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza JOCen Biltzar Nagusian, Huescan

Kristau Gazteria Langileak (JOC)  50. Biltzar Nagusia ospatu dau Huescan. Bilboko Eleizbarrutiko 6 militante (bat, sarbidean) eta 3 konbidatu heldu izan dira bertan: Ethan, Ainara, Patricia, Nagore, Eneko, Victor, Nacho, Virginia eta Pepelu.

JOC mobimentuaren 50. Biltzar Nagusia, gazte langileen eragile hezitzaile eta sustatzaile lez dauan ibilbide luzearen agerpen da. JOC mobimentuak taldeak dituan Estatuko hainbat lekutako ehun gazte militante baino gehiago batu da Huescan eta eurakaz batera hainbat mobimentu eta gizarte eta eleiz erakundetako pertsonak. 

JOCen biltzar nagusia
Bilboko taldea

“Gazteria aldaketan, mobimentua ekinean” goiburuaren haritik ospatu da 50. Biltzar Nagusia. Arduradunen esanetan, esaldi horren azpian, ardura bat dago: JOC mobimentuak gero eta ‘likido’ eta dinamikoago dan mundu honetara moldatzea dau helburutzat, gazteen belaunaldi honek aurrez aurre dituan erronkei erantzuna emonez, esate baterako, burujabetzeko zailtasunei, behin-behineko lan merkatuari, desbardintasunean oinarritutako giza hartu-emonei, gero eta indibidualizazino handiagoari eta gizartetik bakartzeari”. 

“Mobimentua ekinean” goiburuaren bigarren zatiak aurrko guzti horri aurrean mobiduteko proposamena egiten dau: gazteria langilea hezi bere ahalaz jabetu daiten eta errealitatea eraldatzen ikasidaian, kristau utopia erreferentetzat hartu zuzentasun eta senidetasun handiagoko mundua eraikiz. Honen haritik, biltzarrean gogoeta sakona egin gura izan dabe datozan urteei begira mobimentuaren jardunbidea bideratzeko, barrura zein gizartera begira. 

JOCen biltzar nagusia

Mobimentutik azaldu dabenez, “gogoeta hau martxan da JOC ,mobimentua hedatuta dagoan lekuetan, eta mobimentuko gazteok bizitza azterketaren metodoan (Ikusi – Epaitu – Ekin) oinarritutako gogoeta egiten dihardugu gure taldeetan”. 

Zapatuz, jentaurreko ekitapdia ospatu eben Huescako Nafarroa plazan.

Parte del grupo d ela delegación de Bilbao, en una de las sesiones de trabajo