Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoaren zaharbarritze-egitasmoa martxan jarri eban. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Eleizbarrutiak parrokiagaz alkarlanean dihardue, 2025eiko udarako amaitzeko asmoa daben zaharbarritze-egitasmoan.
Musika-tresnaren hainbat atal konpontzen dihardue: tutuak, kaxa eta barruko mekanismoak.
Parrokiak, tutuak norbere egitearen bidez organoa konpontzen laguntzeko egitasmoa bultzatzen dihardu. Gehiago jakiteko: hemen.
Abendualdiko koroa
Abendualdiko lau domekak irudikatzen dituan lau kandelaz osotutako Abendualdiko koroak Gabonen aurreko itxarote eta prestaketarako liturgia aldia markatzeaz gainera, eleiz musikak parrokia alkartearen bizitzan dauan garrantzia nabarmentzen dau.
Sormenez jarritako organo-tutuek eleizako kultur ondarearen zaharbarritzearen eta liturgia aldi honetako berariazko barriztapen-senaren arteko lotura sinbolizatzen dabe.
Inauguratu dabe jaiotza
Beste alde batetik atzo -domeka, Sortze Garbiaren Eguna- San Bizente eleizako jaiotza inauguratu zan. Jaiotza hau, Angel Gomez Martinez jaiotzazale entzutetsuak egin eban 1963an. Jaiotza hau zaharbarritu egin dabe eta, gaur egun, bere seme-alabak arduratzen dira zaintzeaz.
Jaiotzaren estiloa, klasikoa da eta Jesusen jaiotza eta eraikuntza eta paisaia nabarmentzen dabezan osagai artistikoak buztartzen ditu. Ikuspuntu, argiztapen eta koloreak zerikusi handia dabe xehetasunez betetako giro errealistareren sorreran.
2025eko urtarrilaren 6ra arte bisitatu daiteke, 10:30etatik 13:00eta eta 17:30etatik 19:30etara.
Adiskidetzearen alkarte ospakizuna
Gaur arratsaldeko 19:30etan izango da San Bizente parrokian adiskidetzearen sakramentuaren alkarte ospakizuna.