22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Domekaz, “Ibiltari 2024”, ibilaldi solidarioa Durangon
12.12.2024

Domekaz, “Ibiltari 2024”, ibilaldi solidarioa Durangon

Datorren domekaz, abenduak 15, "ibiltari" ibilaldi solidarioa ospatuko da Durangon, San Jose Jesuitak, Ellacuria Fundazinoak eta Alboan GKEak sustatuta. Zazpi kilometroko ibilaldi honen bidez, ahulezia larrian dagozan pertsonei laguntzeko izango da, besteak beste, Libanon desplazatuta dagozanei edo Valentzia inguruan gertatu dan hondamendiaren biktimei laguntzeko. 

Leire Morquecho Alboan GKEko kideak ‘Ibiltari 2024’ ekitaldiaren aurkezpenean azaldu dauanez, “ibilaldi hau ez da aire zabalean egunaz gozatzeko aurkera bakarrik, larrialdi bi honeetan laguntzeko abagune be bada-eta. Dortsal bakotxak, ekarpen bakotxak, urrats bakotxak itxaropena emongo deutse premina gorrian dagozanei. Une honetan, Valentziako eta Libanoko lagun askok eta askok merezi dau gure erantzuna”.

Dortsal bi

Domekan, dortsal bi baino ez dirala banatuko dinoe: 339a eta 56a, “339a, 2023an izandako hondamendi natural guztiengaitik; gero eta ugariagoak dirala emoten dau eta euren larritasuna be gero eta handiagoa da. Eta 56a, indarrean dagozan gatazka armatuen kopurua dalako. Munduko II. Gerratik hona, oraintxe iritsi gara kopururik altuenera”.

San Jose Jesuitak ikastetxeak bere konpromisoa eta alkartasuna agertzeaz batera, dei egin deutse Durangoko zein inguruko herritarrei ibilaldian parte hartu daien.

 7 kilometro

7 kilometroko ibilaldia, zirkularra izango da. 11:00etan hasiko da Ezkurdi plazan, San Andres auzora igoko dabe, gero Larrinagatxu auzora jatsi eta Ezkurdi plazara bueltatzeko; 13:00-13:30 inguruan amaituko da.

Izen-emotea, www.alboan.org webean egin daiteke edo domekan Ezkurdi plazan bertan. Nagusiek 12 € ipini behar dabez eta umeek 5 €. Gainera, nahiz eta ibilaldia ez egin, diru-lagunza egin daiteke. 

“Ibiltari 2024” jardueraren inguruan gehiago jakiteko eta izena emoteko: www.alboan.org

Miembros de las entidades participantes en "Ibiltari 2024", durante la presentación de la iniciativa.