22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abesbatza ugaritako kantariek kontzertu omenaldi baten, Durangon
14.12.2024

Abesbatza ugaritako kantariek kontzertu omenaldi baten, Durangon

Gabriel Urbain Faure musikagile eta organista frantsesaren heriotzaren mendeurrena dala-eta, datorren domekaz, abenduak 15, kontzertua ospatuko da Durangon. Hainbat korutako ahots mistoez beren-beregi kontzertu honetarako sortutako "Gabriel Faure abesbatzak" jardungo dau, Fernando Urain zuzendari dala. Bidane Txopitea (sopranoa) eta Hodei Yanez izango dira bakarlariak eta Gerardo Rifon organista gonbidatua. Emonaldia Andra Mari basilikan izango da 19:30etan. Sarrera doan da eta pantaila ipiniko dabe interpetreak ikusi ahal izateko. 

Gerardo Rifón, (Donostia 1962), izango da ekitaldiaren organo jolea. Kontzertua omenaldia eskeiniko jako Gabriel Urain Faureri, bere belaunaldiko egile izentauari. 

Gerardo Rifon, (Donostia, 1962), organista izango da protagonista datorren domekaz Durangoko emonaldian. Rifonen musika-bokazinoa Mariaren Bihotza eskolanian biztu zan, bere zuzendari zan Antonio Sierra klaretarraren eskutik. Bere uriko kontserbatorioan oinarrizko ikasketak egin ondoren, Baionan egin ebazan ikasketak Bernadette Carrau organo-irakaslearekin eta 1995ean, karrera amaierako ‘Medaille d’Or’ lortu eban organoaren espezialitatean. Donostiako San Inazio parrokiako organista da 1980tik hasita.

Bidane Txopitea sopranoa eta  Hodei Yáñez, baxua be izango dira kontzertuan bakarlari modura.

Emonaldia