22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Marijesiek Gautegiz-Arteagako parrokoak idatzitako kopla barriak aurkitu dabez
13.12.2024

Marijesiek Gautegiz-Arteagako parrokoak idatzitako kopla barriak aurkitu dabez

Datorren astelehenez, Gernikako Marijesiak kalera atarako dira goizaldeko 4:00etan, bederatzi egunez Jesusen jaiotza iragartera. Aurton, errondaz erronda, ohiko 44 koplak abestuko dabez. Halanda be, bada barritasunik be. Orain dala hilabete batzuk, Gautegiz Arteagako parroko izan zan Honorio Urgoitiaren sendiak, abadeak 12 urte ebazanean idatzitako 86 kopla aurkitu ebazan, horreetako 62 barriak dira. 

Arratsaldez, Gernikako Marijesiek berbaldia eskainiko dabe kultur etxean, 19:00etan, besteak beste Honorio Urgoitiaren sendiak aurkitutako eskuizkribu barrien barri emonez. 1911an, hau da, egileak 12 urte ebazanean idatzitako koplak dira. 

Nor zan Honorio Urgoitia?

Honorio Urgoitia Esturo, Martín Antonio eta Josefa Gabrielaren semea, Gautegiz Arteagako Musatadi/Mustei baserrian jaio zan. Aita, beste herritar asko lez, itsasgizona izan zan. 

Honoriok 18918an ekin eutsen eleiz ikasketei Vitoria-Gasteizko Kontzilio-seminarioan. 1925eko ekainaren 6an, abade egin zan. Urte berean, Egileor arabar herrira bialdu eben abade ekonomo lez. Laidako kapilau izan zan 1928an eta Kanalako arduradun 1937an. Larrinagan, Carmelon eta Carmonan (Sevila) 6 urte eta egun 1eko zigorra betetzeko preso egon ondoren, Huesca eta Ávilara erbesteratu eben.

1947an, Zollora bialdu eben abade ekonomo lez eta 1949an, Gautegiz Arteagara, bertan abade laguntzaile izan zalarik. 1973an erretiroa hartu eban eta Gernikan bizi izan zan 1983ko abenduaren 11an hil zan arte.

Eskuizkribuaren berezitasunak

Lehenengo bitxikeria, Honoriok 12 urte ebazala agiria idatzi ebanean (lagunakaz batera). Eskolan edo katekesian egindako lana emoten dau. Letra argiz eta idazkera onaz idatzitakoa da.

Honorio Urgoitiaren koplak
Honorio Urgoitiaren koplen eskuizkribua (Gernikako Marijesiak)

Honorio Urgoitia (1926) Foto facilitada por los Marijesiak de Gernika