09-01-2025 Jueves, semana - navidad
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Serigrafiatutako kamisetak “itxaropena ikusgarri egiteko”
08.01.2025

Serigrafiatutako kamisetak “itxaropena ikusgarri egiteko”

Abenduaren 29an emon jakon hasiera Eleizbarrutian "Itxaropenean erromes" 2025eko Jubileu Urteari eta asteburu honetan hasi da Urte Santua Bizkaiko parrokietan. 2025ean jarduera ugari izango da Eleizak 25 urtez behin ospatzen dauan jazoera honi lotuta. Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokiek, esate baterako, "esperientziak jasoko dabezan" serigrafiatutako kamiseten erakusketa antolatu dabe, "itxaropena ikusgarri egiteko" helburuagaz. Urte osoan iraungo dau erakusketa horrek. 

Jubileu Urte Santua Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenagaz batera ospatuko da. Gainera, Erandioko eta Astrabuduako parrokiek urteurren bereziak ospatzen dihardue: Astrabuduako San Lorentzo parrokiak 70 urte bete ditu eta Erandioko San Agustin parrokiak 50 urte. 

Erandio eta Astrabudua
Erandio eta Astrabudua

Erakusketa bizia

Erakusketa aberasten joango da lagundu daian jentearen “kamiseta-esperientziakaz”. Hilero barrituko dira… Horretarako dei egin jake parrokiako taldeei eta kristau alkarte osoari eta gainerako auzotar guztiei erakusketa honetan parte hartu daien.

Jardueraren sustatzaileen esanetan, erakusketaz gaineta, beste hainbat jarduera be izango da, “SENTITZEN eta EGITEN lagunduko deuskuenak”.

Erandio eta Astrabudua
Erandio eta Astrabudua
Erandio eta Astrabudua
Imagen de la expisición