12-01-2025 Bautismo del Señor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
12.01.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Jaunaren Agerkundearen eguneko ospakizuna katedralean, gotzaina buru zala.

On Joseba Segura gotzainak hauxe esan eban, besteak beste: “fedearen bidea ez da inoiz bakarrik egiten. Alkartean hazten gara”.

Oparien adiera sinbolikoa aitatu dau gotzainak

El oro, el incienso y la mirra pueden interpretarse como símbolos de lo que nos ata y no nos deja elevar la mirada. Así, el oro representaría nuestras preocupaciones materiales, el incienso, nuestro deseo de reconocimiento, y la mirra el temor a la debilidad y a la muerte. Hoy podemos poner estos ‘regalos’ con los Magos a los pies del Señor para liberarnos de su fuerza dominadora y vivir con más libertad y confianza”.

Honan amaitu eban: “Errege Magoek Jesus aurkitu ondoren euren lehengo bizimodura bihurtu ziran. Baina beste bide batetik”.

Mesedetako monjek 400 urte daroez Gernikan

400 urte igaro dira mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik.

Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako frailea, gaur domekaz egongo da mezea ospatzen.

https://youtu.be/6kPzg8Lr9gk

Lehendakariak Caritas Bizkaia bisitatu dau

Imanol Pradales lehendakaria Caritas Bizkaia erakundearen egoitza nagusian eta Bilboko San Frantzisko auzoan dagoan Hargindegi zentroan izan zan.

On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak eta Manu Moreno Caritaserako gotzain ordezkariak egin deutse harrera Lehendakariari.

Nerea Melgosa sailburua be bisitan izan zan.

Oinez joan ziran Erriberako lokaletik San Frantzisko auzora, Hargindegi zentrora.

Gotzainak esker ona adierazo eta hauxe esan eban: «alkarlanean jarraitu gurako geunke, guk daukagun onena emonaz, fedeak eragiten dauan esku zabaltasuna emonaz. 

Lehendakariak ezinbestekotzat jo eban Caritas.

Javier Goñi, goian bego

Eguenez, Javier Goñi abadea hil zan. 

Getxon jaio eta Elorrieta, Barakaldo eta Deustun jardun eban, besteak beste.

Jubileu Urtea parrokietan

Jubileu Urteari lotutako ekimena Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan.

“Itxaropenean erromes” Jubileu Urteari hasiera emon jakon abenduaren 29an eta asteburuan parrokietan gertatu zan hori.

Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan serigrafiatutako kamiseten erakusketa antolatu dabe.

Arkeologia-indusketak

Arkeologia-indusketak Santurtziko Gorka Deuna eleizan.

Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran ekingo deutse indusketei altara-inguruan eta ekainerako jakingo dabe aurrera jarraitzeak merezi dauan ala ez.

Rabateko artzapezpikua Bilbon

Cristobal Lopez Romero Bizkaian izango da. Urtarrilaren 11n, Barrian parte hartu dau saio baten. 

Datorren astean, ministerio ordenatuaren gogo-jardunak gidatuko ditu.

Bosturtekoaren kronika

‘Pandemiaren eta 75. urteurrenaren artean’ dokumentalaren lehenengo emonaldia.

Angel Mari Unzuetak landu eta aurkeztu ebazan lehenengo kapituluak. 

Bideoak, Eleizbarrutiaren youtube kanalean dagoz. Urteko lehenengo Alkarren Barri aldizkarian idatziz jasoten da kapitulua.

Heziketa lurraldeetan

Teologia-heziketa lurraldeetan

Saio monografikoak.

“Bibliagaz otoitz egin” goiburuagaz, Areetan, urtarrilaren 16 eta 30ean, Luis Mari Vegaren eskutik. 

Hauxe da Astekoak, astean zehar bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Komunikazinoa