Errenteriako (Gernika) mesedetako monjen ardurapean dagoan San Bartolome eleiza 1650 inguruan eraiki eben. Eleizak kanoikadak jasan ebazan lehenengo karlistadan eta hainbat bonbak egin eban eztanda ortuetan, bonbardaketan. Monjak, gaur egun, eleizaz arduratzen dira eta ikastetxea daukie 300 ikasle ingurugaz.
Mezaren ostean, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak esker ona adierazoteaz batera, orpari txiki bat egin eutsan mesedetako alkarteari.