Nizeako Kontzilioaren 1700. urteurrena gogoratu zan ospakizunean, gaur egun sinisteak eta fede autorpena egiteak norberarentzat zein alkartearentzat dauan esanahia nabarmendu zan. “SInisten dozu hau?” galderak erantzuna eskatu eutsen bertaratutakoei.
Eleiza Luteranoko artzainak eta bikario nagusiak galdera honetan sakondu eben, partaideei euren fedea alkartean ospatzeko dei eginez. Horretarako, kandelak banatu ziran eta Kristo berbiztuaren zeinu dan argia emon eutsen alkarri. Bertaratutako guztiek Nizeako kredoa eta Aitagurea errezatu ebezan. Baterako bedeinkapenaz emon eutsen amaiera ekitaldiari. Abesti Lagunak emakumeen abesbatzak (Karrantza) eta Jon Cearra salmogileak girotu eben ospakizuna.
Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, gertaera ekumeniko honek herrien eta kristau Eleizen arteko senidetasuna ospatzeko nahia agertzera emon eban: “Beragaz nekaezin erregutzeko eskatu euskun Kristok. Batasuna agertzea, edozein berba baino indartsuagoa da, aurreikusi ezin daiteken doea geura egiteko aukera. ‘Sinisten dozu hau?'”.