Caritas Gernikaldea erakundetik dei egin dabe otoitz giroan egingo dan heziketa-saioan parte hartzeko. Euren esanetan, “eguneroko konpromisoa ebanjeliotik irakurteko esperientzia” bizi gura dabe.
Caritas Bizkaia erakundearen proposamena
Orain dala urte batzuk hasita, Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek ibilbidea egiten dihardu samurtasunaren espiritualtasuna lantzeko.. Zerbitzuan eta boluntario lanean euren jatorrietara jo gura daben pertsonei zuzendutako jarduera da.
Erakundearen jardunleku dan bazterketazko errealitatearen irakurketa sinisteduna egiteko bitartekoa da. Entzutea eta taldean batera jartea da jardunbidea. Prozesua, nabigazinoa da eta hainbat etapatatik igarotzen dira: deia, adiskidetasuna, maitemintzea, samurtasuna, atsekabea, ziurgabetsuna, itxaropena, doakotasuna… “Zure konpromisoak mundua hobetu egiten dau” da aurtengo hari eroalea. Txirotuenak lehenesteko deia da.
Zelan sortu zan ideia?
Sustatzaileek Alkarren Barri.aldizkariak azaltzen dabez ideia honen ingurukoak.
Samurtasunaren espiritualtasuna ibilbidea, laguntza lez sortzen da, Caritasen ahulezia edo bazterketazko egoeran dagozan pertsonakaz jarduten dabenen irakurketa sinisteduna ahalbidetzen dauan elikagaia. Gogoeta eta otoitzerako aukera emoten dau Ebanjelioa oinarritzat hartu eta Jesusen Barri Ona zailtasunez betetako testuinguruetan bizi ahal izateko.