22-01-2025 Miércoles, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ikastetxeetako mila ikasle arte- eta teknologia-azokan
21.01.2025

Eleizbarrutiko ikastetxeetako mila ikasle arte- eta teknologia-azokan

Fernikako San Fidel ikastolan ospatuko da EBI Steam Azokaren IV. ekitaldia. Azokan, Elizbarrutiko Ikastetxeak.sareko 18 ikastetxetako ikasleak batuko dira. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka hau eguenez, urtarrilak 23, ospatuko da eta haur hezkuntzatik Batxilergorainoko adin guztietako ikasleek STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, iingeniaritza, artea eta matematikak) lotutako ehun egitasmotik gora aurkeztuko dabe.

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko mila ikasle inguruk parte hartuko dau IV. STEAM Azokan, hain zuzen be Gernikako San Fidel ikastolan, goizeko hamarretatik aurrera. 

On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Aitor Uriondo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Hezkuntza Barrikuntzaren zuzendaria eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak emongo deutse hasiera ekitaldiari. 

Egitasmoen erakusketa

Ikasleek irakasleen laguntzagaz burutu daben hainbat zientzia-, teknologia- eta arte-egitasmo izango da ikusgai ikastolan.

Besteak beste, joko elektronikoak, robot automatak, laborategi eta esperimentu kimikoak, planeta eta sateliteak simulatzen dabezan robot-sistemakaz egindako maketak… aurkeztuko dira.

Proposatutako konponbide eta STEAM egitasmoak, gainera, ikastetxeek euren ikastetxeetan lantzen dabezan askotariko jakintzagaiei lotuta dagoz. Beraz, EBI.sareko ikastetxe eta ikastoletan garatzen diharduen metodologien arabera azken hilabeteetan egindako lanak dira. 

Barritasuna: tailerrak

Gainera, IV. EBI STEAM Azokan, tailer eta zientzia- eta heziketa-erronkak sartu dabez eta goizean zehar ikasleak horreetan saiatuko dira. Holan, Haur Hezkuntzako txikienek tailerrak izango dabez: dominoa ingelesez, 3D eraikuntzak, edo galdera-jokoak. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek birziklatutako materialez egindako autoaz lehiatzeko edo kit elektronikoakaz jolasteko aukera izango dabe.

DBH eta Batxilergoko ikasleek orientazinoa, robotika edo odol-azterketak lantzeko tailerretan parte hartuko dabe.

Zientzia-bokazinoak sustatu

La feria tiene un doble objetivo. Por un lado, la red educativa quiere despertar y potenciar las vocaciones científicas entre su alumnado, tanto chicos como chicas. Por otro lado, se quieren mostrar los resultados de las metodologías innovadoras implantadas en los diferentes colegios e ikastolas durante los últimos años, principalmente el aprendizaje basado en proyectos y retos. 

Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxean batzen dituan EBI sarean 18 ikastegi dagoz Bizkaia osoan. Ikastolak, ikastetxeak eta LHko ikastegiak dira. 11.000 ikasle inguruk ikasten dau bertan, 1.100 irakaslek lagunduta.

Ikastetxeok dagoz EBI sarean: Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskola; Bilboko Artxandape Ikastola;  Sodupeko Avellaneda Ikastetxea; Bilboko Begoñazpi Ikastola; Markinako BeraKruz Ikastola; Muskizeko Somorrostro ikastegia; Bilboko Otxarkoaga ikastegia; Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxea; Bilboko Iparragirre Ikastola; Erandioko Jado Ikastetxea; Elorrioko María Bitarteko Ikastetxeao; Santurtziko Patronato Ikastetxea; Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea; Urtuellako San Felix Ikastola; Gernikako San Fidel Ikastola; Muskizeko San Juan Ikastetxeaz; Sopuertako Centro San Viator eta Zeanuriko Zulaibar Ikastegia.

Cartel de la IV edición de la EBI Steam Azoka