Aurton, lehenengo aldiz, danak batera kalera urtetea erabaki eben, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean, “bakegile izan gura dogula agertzeko”. Pastoral Barrutian diran ikastetxeek (La Inmaculada MSJO, San Vicente de Paúl Ikastetxea, Ntra Sra de Begoña-Salestarrak, Salestarrak Barakaldo) eta parrokietako gazteen taldeak (“Deadar taldea) ekitaldi sinboliko eta ikusgarria prestatu eben, bertan “BAKEA eraikiz, baita fisikoki be, ‘BAKEA’ hitza osotzen daben letra handiak eratu ziralako”.
Hainbat ikastetxetako ikasleak batu ziran atzo eta euren gogoetak batera jarri ebezan, ‘bakea’ hitzaren letrak banan-banan abiapuntutzat hartuta:
- Bakea munduan guztion artean eraikitzen da.
- Ayudemos a quien lo necesita para que nadie se sienta solo.
- Konponbidea hitz eginez bilatzen da, ez borrokatuz.
- Escuchemos con respeto para entendernos mejor.
- Adiskidetasuna eta maitasuna bakearen oinarriak dira.
Amaitu aurretik, Jose Alberto Guemes Pastoral Barrutiko moderatzaileak esker ona adierazo eta adore emon egutsen eguneroko bizitzan, familietan, ikaxtetxeetan eta herrian bakea egiten jarraitu daien. Frantzisko aita santuak egiten deuskun deia be gogoratu eutsen: “gure bihotzak desarmatu”, “holan lortuko dogu benetan Jainkoaren ametsa egi bihurtzea: familia handi izan”.
Ekitaldiari amaiera emoteko, alkarregaz sareak egiten jarraitzeko itxaropenagaz, “Denok gara baloreak” abestia kantatu eben. “Bide egiten eta bakea eta pertsona guztien duintasuna sustatzen dan lekuan bat egiten jarraituko dogu”.