Vatikanoko San Pedro plazan dagoan sekulako eskultura hau agertzen da Alkarren Barri aldizkariaren 309. alearen azalean. Gaurkotasunez betetako irudia a, Aita Santuak EEBBetako presidenteari egin deutsan eskariaren ostean: “herrialdea, lur abegitsu izan daitela pertsona guztientzat”. Izan be, Aita Santuaren esanetan, presidentearen egitasmoa, erbesteratze jentetsuak egitea, “egundoko zoritxarra” da.
Ohikoa danez, Alkarren Barri aldizkariak, artikuluak, alkarrizketak, parrokietako eta eleizbarrutiko jardueren inguruko barriak eta beste hainbat eduki kultural eta sozial jasoten ditu.
Agerkariaren hasieran, gotzainaren idazkia Esku Elkartuak erakundeari buruzkoa da. Erakundeak hilabete honetan ospatukod au bere kanpaina eta On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo deutse “75 urteko historia honetan” egin daben lanagaitik. Santutxuko alkarteko karmeldar indiar bati alkarrizketa egin deutse eta Esku Elkartuak erakundetik jasotako laguntzari esker euren herrialdean dalit edo ‘ikutuezinen’ alde egien dabena azaldu dau.
Beste alkarrizketa bi be eskaini deutsez aldizkariari: joan dan hilean Bilboko Eleizbarrutiko abade eta diakonoen gogo-jardunak gidatu ebazan Rabateko kardinalak eta Bizkaian izan dan Caritas Haitiko zuzendari nazionalak.
Mahai-ingurua
Datorren martxoaren 20an ospatuko dan ekitaldian, Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak sustatutako Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen IV. ekialdiko autormenak banatuko dira. Hori dala-eta, aldizkariak eta Bizkaia Irratiak saria jasoko dauan ‘Euskal Baliabideak’ taldeagaz solasaldia egin eta grabatu dabe.
Barri honeek eta beste asko jasotzen dituan aldizkaria euskarri digitalean kaleratuko da gau eta laster helduko da harpidedunen etxeetara. Zuzendaritzatik, esker ona adierazo gura deutse agerkari honi laguntzen deutsen pertsona guztiei.