Arduradunen esanetan, jardunaldi honetan, “desbardinagaz bat egitearen eguneroko esperientzia argitu egin gura dogu. Alkarregaz gauzak egiten ikasi, kultura desbardinetakoak izateak dakarren erronkari aurre eginez eta osagai, zapore eta kolore barriak gehitzean, bizitzari emoten deutsagun aberastasunaz jabetuz”.
Hogeta hamar lagun inguru batu zan saioan, besteak beste, aurton Ipar-Hegoalde ikastaroa egiten diharduan taldea. Luis Mari Vegak gidatu eban hasierako otoitza eta Frantzisko aita santuaren Fratelli tutti entziklika oinarritzat hartuta kulturartekotasunaz jardun eban. Alicia Susok kultura eta nortasunaren gaien inguruan jardun eban.
Lehenengo zatiaren ostean, esperientzien mahaia egin zan. Lau etorkinek euren bizipena batera jarri eben: bizi izan daben prozesua eta aurrera egiteko bidea. 23 urteko gazte marokoarra, Nikaraguako senar-emazte gazteak eta marokoar emakume bat izan ziran partaideak.