05-02-2025 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zuhaitz barriak landatu dabez Derioko Adiskidetasunaren basoan
05.02.2025

Zuhaitz barriak landatu dabez Derioko Adiskidetasunaren basoan

Beste urte batez, 'zuhaitz eguna' ospatuko da Derioko Seminario Zentrum dalakoaren inguruan dagoan "Adiskidetasunaren basoan".Ekitaldia, bihar osptuko da eguerdiko ordu batetik aurrera, Bilboko gotzaina bertan dala. Eraikinaren egitasmoari lotutako pertsona eta erakundeei emoten jaken 'Zuhaitza bihotzean" saira be banatuko da. 

Bihar, 2025eko otsailak 6, zuhaitz egunaren aurtengo ekitaldia osptuko da. Urtero ospatzen dan jarduera honek Seminario Zentrum erakinak eta osotzen daben enpresek jasangarritasun, bardintasun eta gizarte bakeagaz daben konpromisoa agertzen dau. Biharko egunez, zuhaitz barriak landatuko dabez “Adiskidetasunaren basoan”. 

Egun berezia

Zuhaitz eguna, zuhaitzak landatzeko eguna izateaz gainera, beste zerbait gehiago da, antolakuntzatik azaldu dabenez: “aukera emoten da, enpresa, erakunde eta partikularrek landare barriak jadetsi eta basoan landatzeko laguntza emon daien. Berroneratze naturalerako eta bizikidetzarako eremua da, etorkizun berdeago eta jasangarriagoaren aldeko konpromiso kolektiboaren ikur biuhurtuta”.

Era berean, ekitaldian omenaldia egingo jake Seminario Zentrum dalakoari lotutako enpresa eta pertsonei, alkartearen eta inguruaren aldeko konpromisoagaitik, ‘zuhaitza bihotzean’ saria emonez.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: