Arratiako abesbatzak goizeko 7:45etan ekin deutse kalez kalekoei, Areatzako eleizan abestuz. Zeanuri, Arantzazu, Igorre, Dima, Lemoa eta Bediatik pasatu ondoren, Usansolo eta Amorebieta-Etxanora joan dira.
Bilbon eskaini daben lehenengo emonaldia, Begoñako basilikan izan da 11:30etan izan da. Bertan, Bilboko gotzainak eta Inazio Fernandez parrokoak egin deutsie harrera.
San Anton, Erribera merkatuak eta Areatzan egon ondoren, udalera heldu dira eta alkateak hartu ditu. Foru jauregira be joango dira eta han Diputatu Nagusia izango dabe zain. Uriburuko hainbat erakundetan egon ondoren, 19;:30etan Santiago katedralean abestuko dabe.
Kyrie katedralean
Unai Lariz (tenorea), Marcelo Totorika (tenorea), Javi Artetxe (barítonoa), Jose Antonio Aurrekoetxea (baxua) bakarlariei Eider Ajuriagerra sopranoa gehitu jake aurton.
Aurton, 6 kopla abestuko deutsez Agate Doneari eta beste 6 pieza erlijioso be kantatuko dabez. Abesbatzak, Eider Ajuriagerrak eta Gorka Iglesias tenpluko organistak Schuberten mezako Kyrie sol maiorrean interpretatuko dabe katedralean.