06-02-2025 Jueves, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martxan da Osasun Pastoraltzaren kanpaina
06.02.2025

Martxan da Osasun Pastoraltzaren kanpaina

Datorren martitzenez, otsailak 11, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzan osasunari eskainitako sailean lagungarriak prestatu eta jarduerak antolatu dabez. Gainera, martitzenean bertan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Gaixoaren Munduko Eguneko Mezan, Santiago katedralean, 19:00etan. Eleizkizuna, zuzenean emongo da web honen bitartez.

Jardunaldiaren atariko lez, Osasun Pastoraltzarako III. eta VII. bikaritzetako Osasun Pastoraltzarako taldeek hainbat batzar ospatu eben urtarrilaren 20-23 bitartean. Goyi Rivera (III) eta Teresa Reyzabal (VII) bikaritzetako arduradunek, Laura Etxeberria osasun arloko eleizbarrutiko arduradunak eta Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeetako ordezkariek parte hartu eben. 

Abando-Albia inguruko taldeen batzarra

Urtarrilaren 20an, astelehenez, osasun pastoraltzarako Begoñako Andra Mari, Goiuriko Andra Mari, Karmeneko Ama, Santutxuko San Francisquito parrokietako eta Otxarkoaga-Txurdinaga PBko eragileak batu ziran Begoñako gogarte etxean. 

Begoña inguruko taldeak

Martitzenez, urtarrilak 21, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokiako, Autonomia-Indautxuko eta Corpus parrokiako eragileak batu ziran. Biharamunean, hilak 22, Artxandape PBko, Etxebarriko eta Basauriko San Fausto PBko eragileen txanda izan zan, Barrian eta eguenez, hilak 23, San Inazio eleizako lokaletan alkartu ziran Arangoiti, Deustuko San Pedro eta San Inazio parrokietako taldeak.

San Inazio inguruko taldeak

Laura Etxeberriak azaldu dauanez, “batzar honeetan gertuko PBen arteko loturak estutu ahal izan doguz eta osasun pastoraltzak eleizbarrutian bizi dauan egoeraren ingurukoak batera jarri doguz. Nahiz eta ahulago egon eta taldeetak jente gitxiago izan, arreta erllijiosoa eskaintzen jake urte osoan alkarteetako gaixoei, batez be nagusien egoitzetan bizi diranei eta ospitaleetan dagozanei”.

Kanpainako otoitza

Gaur egungo egoeraren inguruan gogoeta egiteaz gainera, Frantzisko Aita Santuak Jubileu Urterako egiten dauan deia gogoan izan dabe: itxaropena etoan eta arreta inklusiboa eskaini gaixoei.

Kanpainako otoitza

Frantzisko aita santuaren Buldako txatala gaixoei buruz:

11. Itxaropen-zeinuak jaso daiezala etxean edo ospitaleetan dago-zan gaixoek. Hareen sufrimenduak arindu daitezala bisitatzen dabezan pertsonen gertutasunagaz eta jasoten daben maitasu-nagaz. Errukizko lanak be itxaropenezko lan dira, eta esker oneko sentimentuak bizten dabez bihotzean. Esker on hori heldu daitela osasun-eragile guztiengana be, oso baldintza gatxetan askotan, gaixoakazko eta ahuelenakazko kontu handiz gauzatzen dabe-eta euren eginkizuna.

Ez dadila arreta inklusiboa falta, bizi-egoera bereziki gatxe-tan egonda, ahultasuna erakusten dabenentzat, batez be auto-nomia pertsonala nabarmen mugatzen daben patologiak edo ezintasunak dabezanentzat. Horreek zaintzea giza duintasuna-ren ereserkia da, itxaropen-kantua, eta gizarte osoak hitzartu-tako ekintzak eskatzen ditu.

Spes non confundit 2025eko Ohiko Jubileua deitzeko Buldatik

Gotzainen Batzarrak egunerko prestatutako lagungarriak: hemen

Mapa diocesano atención y misas SARE