06-02-2025 Jueves, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Joan gura dozu Gernikan ospatuko dan bakearen aldeko ekitaldira?
05.02.2025

Joan gura dozu Gernikan ospatuko dan bakearen aldeko ekitaldira?

Otsailaren 16an amaituko da XI. Bake Topaketan izena emoteko epea. Gernikan izango da otsailaren 22an eta gauzak egoki antolatzeko ezinbestekoa da orri honetan izena emotea. Bake Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da Errenteriako Mesedetakoen komentuan egingo dan harreragaz. Goizean (10:45 - 12:30), hainbat ibilaldi egingo da oroimena landu eta irakurketa sinisteduna egiteko. Andra Mari eleizan egingo dan otoitzaldiaren ostean, Merkurio plazan izango dan jentaurreko jardueragaz emongo jako amaiera jardunaldiari. 

Oroitu, aurrera begitu – Reconciliar la memoria” goiburuaren haritik ospatuko da bake eta adiskidetzearen aldeko topaketa. Aurton, “bakearen urian”, Gernikan, izango da eta parte hartu nahi izan ezkero, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea orri honetan.

Bake Topaketaren XI. ekitaldi honetan bada barritasunen bat edo beste. Gainera, eleizbarrutiaren 75. urteurrenari eta Eleiza Unibertsala ospatzen ari dan Urte Santuari lotuta egingo da.

Ekitaldiaren antolaketaz arduratzen dan Bake eta Adiskidetzerako batzordeak gertaera biok jaso gura ditu eta “bizi izandako historiatik ikasi, oroimena egin eta ospatu”.