06-02-2025 Jueves, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Esku Elkartuak erakundeak “banatzearen” balioa aldarrikatuko dau asteburuan
06.02.2025

Esku Elkartuak erakundeak “banatzearen” balioa aldarrikatuko dau asteburuan

"Banatzea da gure aberastasunik handiena" goiburuaren haritik ospatuko da asteburuan Esku Elkartuak erakundearen kanpaina munduko gosearen aurka. Domekaz, otsailak 9, diru-batzea egingo da Bizkaiko parrokietan eta bihar -otsailak 7, barikua- borondatezko barau eguna izango da. 

On Joseba Segura BIlboko gotzainak kanpainarko idatzi dauan mezuan, esker ona adierazo deutso Esku Elkartuak erakundeari “konpromisoz betetako urteotako lanagaitik”. Nabarmendu dauanez, “bere kanpainak baliagarri izan doguz munduko pobretasun, gose eta bazterketaren eta gatx horreek hainbeste eta hainbeste lagunen bizitzan dakarrezan ondorioen aurrean sentiberatasuna bizteko“.

“Banatzea da gure aberastasunik handiena”

“Banatzea da gure aberastasunik handiena” goiburua aukeratu dabe aurtengo kanpainarako. Gotzainaren esanetan, “Lehenengo munduan ongizatea eta kontsumitzeko gaitasuna lotzen doguzan bitartean, fede alkarteak bizitza beste era batera ulertzen dauala gogoratzen deusku mezuak. Guretzat, pobretauna, gosea eta desbardintasuna ezabatzeko ahaleginak batzen dituana da ezinbesteko oparotasun bakarra, izan be, “alkar-mendekotasuna autortuz eta danona dan etxea eta bertan bizi diranak zainduz, besteakaz batera duintasunez bizitzean datza benetako oparotasuna‘”.

Anthoni Rajan karmeldarra Santutxun

Ekitaldi honetan, Anthoni Rajan izango da Esku Elkartuak erakundearen aurpegia eta ahotsa Bilboko eleizbarrutian. Indian jaio zan eta gaur egun karmeldar oinutsen Santutxuko (Bilbao) alkarteko kide da. Aurretik Indian eta Malawin jardun izan dau zerbitzuan. 

Rajanek alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri /Comunicación” aldizkariari. Ze egitasmotan laguntzen diharduen azaldu dau otsaileko aleak jasoten dauan alkarrizketa horretan.