“Aldaketa dakarren “ loturak gaia landu dabe asteburuan. Gazteak loturaren indarraz jabetu dira: “Jainkoak eusten gaitu adore emoten, lagun egiten eta gure bizitzan gidatzen dituan hainbeste lagunen bidez”.
Blanca Villanueva Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzako arduradunak, asteburuan, beste batzukaz batera laguntzaile lanetan ibili danak, azaldu dauanez, egun honeetan, “Jainkoagazko lotura ez dala ezarritakoa, euskarri eta opari baino, konturatu gara. Babestu egiten gaituan doea da, bizitzako bihotz-gogorkerietatik harago, oinarri segurua emoten deuskuna. Ez dogu eguna erretiroan igaro gura, ez dogu mundutik, munduan gertatzen danetik, aldendu nahi. Ez dogu daroagun altxorra ezkutatu gura, ospatu eta banatu egin gura dogu. Mundura eroan, lotura barriak, eusten gaituen, gazteen artean senidetasuna sustatuko daben eta munduaren aldaketa ekarriko daben sareak sortu”.
Taldeak:
0 mailako taldea, 17 eta 18 urte bitarteko 18 gazte (aurretik erretirorik egin bakoak) aterpetxean egon da eta Irati Amezaga eta Araitz Peña izan dira laguntzaileak.
Gainerako mailak Berrizko Mesedetako Misiolarien gogarte etxean (Barnezabal) alkartu dira. 1. mailakoak (14 gazte), Adrian Fuentegaz; 2. mailakoak (21 gazte), Amaya Modregogaz (mesedetako misiolaria); 3. mailakoak (14 gazte) Borja Uriartegaz (abadea eta Uribe Kosta Pastoral Barrutiko moderatzailea).
Gainera, gazteekazko pastoraltzako lau arduradunen laguntza izan dabe antolakuntzan.
Asteburuan, hainbat jarduera izan dabe taldeka eta, zapatu gauez, Taizeko otoitzaldia egin eben.
Blanca VIllanuevak azaldu dauanez, “erretiro honetan esker onez gogoratu izan doguz egunero sortzen eta birsortzen gaituen lotura. Gure inguruan, kili-kolo, euskarri, segurtasun eta itxaropen barik bizi diran gazteakaz loturak sortzeko eta eratzeko deia jaso dogu”.
Preciso pensarnos / con formas diversas / dóciles y cambiantes / como un espacio donde / volver no dé miedo / si no calma y dulzura / convirtiéndonos en ese refugio / donde siempre al regresar / el mundo nos duele un poco menos /
@milamafu
Helduentzako erretiroa martxoan:
Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzako sailetik jakinarazo dabenez, martxoaren 15-16ko asteburuan, IV., V. eta VI. bikaritzetako parrokia alkarteetako helduentzako lehenengo erretiroa ospatuko da Berrizko Barnezabal etxean.