Kanpainan ohikoa danez, “Hegoaldeko ahotsek” euren lekukotasuna emongo dabe Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutietan, aurton “eginbide eta itxaropena” goiburuaren harira
Ekitaldi honetan, Kaikor-Kenyan misiolari dan Consuelo Pillajo monja marianita gaur arratsaldez Berrizen izango da 19:00etan eta bihar -eguaztena-, 17:00etan, Elorrion eta 19:00etan, Ermuan.
Lekukotasunen mahaia
Beste alde batetik, datorren astean esperientzien mahaia egingo da eta Consuelo Pillajogaz batera, Alberto Minguezek, Judith Peredak, Aitor Estebanek, Jaione Lopezek eta Esti Duranek parte hartuko dabe. Martxoaren 5ean, eguaztenez, izango da hori, Barria eraikinean (Plaza Brria 4-1.), 18:30etan.
