26-02-2025 Miércoles, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pertsonen salerosketaren biktimak protagonista izango dira ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan
26.02.2025

Pertsonen salerosketaren biktimak protagonista izango dira ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gure kaleetan, antolatzaileen esanetan, eskari argi bategaz:  "Arren eskatzen deutsegu legeak egiten eta maila batean edo bestean erabagi politikoak hartzen dabezanei, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatu daiezan". Hilabete honetan, pertsonen salerosketaren biktima diranak izango dabez gogoan. 

‘Bizkaia isilik’ bilkurak ohiko lekuetan egingo dira, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta, irailetik aurrera, baita Zornotzan be, Herriko plazan.

“Pertsonen salerosketa gertaera korapilatsua da, etenbako bilakaeran dagoana eta gerrek, gatazkek, goseak eta klima-aldaketaren ondorioek sustatu egiten dabe. Ondorioz, aurre egiteko ezinbesteko dira erantzun globalak eta guztion ahalegina, maila guztietan” (Frantzisko Aita Santua – Pertsonen salerosketaren aurkako otoitz-gogoetarako Munduko XI. egunerako mezua, 2025.2.7)

Munduan, 20 urtetik beherako 10 emakumetatik bat sexu-harremanak izan ditu behartuta. Gehiegikeria horreek jasan dabezan neskato eta emakumeek etxeko indarkeria eta sexu esplotazinoa jasateko arrisku gehiago dabe. Datuek agertzen dabe errealitate gaitzesgarri hori. Espainia da pertsonen salerosketaren biktimen lehenengo hartzailea Europan . 

‘Bizkaila isilik’ martxoko bilkura, hilaren 26an egingo da.