

Balio historiko eta artistiko handia daben pinturok santuak irudikatzen dabez, kalitate handia dabe eta ondo kontserbatu dira. Museoko teknikoak, argazkilari profesionalagaz batera, erretaularen atzealde horretara sartu dira eta dokumentatu egin dabez eta argazkiak atara.
Irudi horreekaz fotomuntaketa egin dabe eta erretaula ipini aurretik absidea jatorrian zelakoa zan ikusi leike jenteak.
Pinturak dagozan lekura heltzea gatxa danez, muntaketa hau da multzoa osorik ikusteko erarik onena.
Aurkikuntza honi esker, tenpluaren hisotiako kapitulu barria ezagutu ahal izan da eta Bizkaiko ondare artistikoaren zaintze eta barritzea ezinbesteko dala nabarmentzen dau.
Muntaketa: @martaurraza_; @olatzsilva Fotografía: @santiyaniz
Erretaularen barriztapena: @ Equipo7
Museoko teknikoak: Jose Luis Larrañaga eta Maria Urrutikoetxea