06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzaina izango da buru gaur Hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
05.03.2025

Gotzaina izango da buru gaur Hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan egingo diran eleizkizunetan hautsa ezarriko da. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizunean. Zuzenean emongo da web honen bitartez.

“Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz”, goiburua dau Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi eta martxoaren 3an aurkeztu eben Pastoral Idazkiak. Idazkia, euskeraz eta gaztelaniaz eskuratu daiteke eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan be eskuragarri dago. Gotzain honeek batera idatzi daben lehenengo pastoral idazkia da. Aurreko Idazkia pandemian argitaratu zan. Orduan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, elizbarrutiko gotzain laguntzaile zan. 

Gehiago jakiteko: hemen

Catedral de Santiago