Topaketari hasiera emoteko Moyua plazan alkartuko dira 18:00etan eta ostean partaideak eskolapioen ikastetxeko (Errekalde zu.) areto nagusian batuko dira erlejinoarteko batzarra egin eta barauaren etetea (iftar) ospatzeko.
Parte hartu nahi izan ezkero, baieztatu egin behar da, lekuak mugatuak dira-eta. Horretarako, 94 446 59 92 telefonora deitu edo 747 40 96 72 telefonora whatsAppa bialdu.
“Ziurgabetasunez betetako sasoi honetan, alkartu gaitezan espiritualtasuna eta gizarte bizikidetza sustatzeko ekitaldia”.