Bilboko eleizbarrutiaren inguruan eguneratutako barriak jaso gura dituanak eskuragarri dau aldizkaria euskarri digitalean. Gai nagusia, atzo argitaratu zan gotzainen pastoral idazkia da.
Frantzisko Aita Santuak 12 urteko aitasantutzan itzitako legatuaren ingurukoak be jasoten dira ale honetan. Osasun egoera larrian dagoan honetan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik dei egiten dabe bere alde eta “Eleizaren eta gizadiaren aldeko urteotako jardunean batera jarri dituan ametsen alde” otoitz egin daigun.
La salud del Papa: dos episodios de insuficiencia respiratoria aguda – Vatican News https://t.co/86l6EVGH9M
— Vatican News (@vaticannews_es) March 3, 2025
Beste gai batzuk
Beste hainbat gai nabarmen jorratzen da agerkarian, besteak beste, martxoaren 7an eleizbarrutiak 8 emakumeri egingo deutsen autorpena; joan dan hilean Gernikan ospatu zan Bake Topaketaren oihartzunak edo Mari Fran Sanchez Vara Pertsonen Salerosketaren aurkako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariari egindako alkarrizketa.
Etxean, paper-euskarrian jaso gura badozu, eskatu hemen.