Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu
17.03.2025

Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen zapatuz kristau alkarteko 5 emakumeri Eleizaren alde egin daben guztiagaitik, "erreferente izanik hainbat pastoral arlotan, euren lanaren bidez Jainkoarem maitasuna agertuz munduan".

omenaldia emakumeei Sestaon

Bersi, Marisol, Lourdes, Eukene eta Charo (GB), omendu dabez aurton, Andra Mari parrokian ospatutako ekitaldian. Charoren kasuan, hil osteko autorpena izan zan eta Marialui bere alabak jaso eban.

Antolatzaileen esanetan, “apaltasunez, xumetasunez, pastoral barruti osoaren esker ona jaso dabe. Eskerrik asko eurei lekukotasun eta argi izateagaitik hainbeste emakumerentzat. Eleizak autortu eta baloratuko ahal dau Jainkoaren Erreinuari egin deutsen ekarpena ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!”

omenaldia emakumeei Sestaon

omenaldia emakumeei Sestaon
omenaldia emakumeei Sestaon
omenaldia emakumeei Sestaon
omenaldia emakumeei Sestaon
Las cinco hemajeadas.