18-03-2025 Martes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 San Bizente Maritiria: Kristau Sarbideko eragileen batzarra eta gazteen erretiroa
17.03.2025

San Bizente Maritiria: Kristau Sarbideko eragileen batzarra eta gazteen erretiroa

Asteburu bete-betea izan dabe Bilboko abandoko San Bizente Martiria parrokian. Barikus, Kristau Sarbidearen inguruko 30 lagun batu zan heziketa-saioan, Bengo-Leku lokaleltan, Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak lagunduta. Gainera, asteburuan, parrokiako gazteek erretiroa egin dabe Begoñako gogarte etxean.

Kristau Sarbideko eragileen batzarra

Este viernes, 14 de enero, alrededor de 30 personas, entre catequistas, monitorado y acompañantes de la Iniciación cristiana de infancia, pre-adolescencia, adolescencia, juventud y adultos de la parroquia de San Vicente de Abando, mantuvieron un encuentro, en los locales parroquiales de Bengo Leku, “con el objetivo -explican- de re-conocernos, comprender mejor la tarea que la comunidad nos ha encomendado y reflexionar sobre nuestra identidad como educadores cristianos”.

Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak gidatu eban saioa. Arduradunen esanetan, “gure egitekoa hobeto ulertzen lagundu euskun, beste batzukaz batera egin beharrekoa dala nabarmenduz, eta adore emon euskun ilusinoz eta itxaropenez aurrera egin daigun”.

Abandoko San Bizente Martiria

Gazteen erretiroa Begoñako gogarte etxean

San Bizente parrokiako sendotzako taldeko gazte helduek eta begiraleek erretiroa egin dabe asteburuan, Anatxu Diaz Beitiak gidatuta, Begoñako gogarte etxean. 

Abandoko San Bizente Martiria

“Emauseko kontaketa abiapuntutzat hartuta, 17 gazteek euren eguneroko bizitzan Jesukristogaz bat egitearen inguruan gogoeta egin eben, hori non gertatzen dan, ze akonpainamendu izaten daben, Jesusen Jainkoa noren bidez agertzen jaken.. antzemanez”. Erretiroari amaiera emoteko, Begoñako basilikako Eukaristian parte hartu eben, hango alkarteagaz bat eginez. 

Abandoko San Bizente Martiria
Parte del grupo participante en el encuentro de Agentes de Iniciación Cristiana