Musikazaleen alkarteko hallean harrera egin ondoren, Maite Sebal Caritas Euskadi erakundeko presidenteak ondo etorria adierazo eutsen bertaratutakoei. Ondoren, otoitzaldia egin zan eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Mavi Laiseka Caritas Bizkaia erakundeko koordinatzaile nagusiak hitz egin eben Caritas Euskadi erakundeko boluntarioen topaketaren eleizbarruti antolatzailearen izenean.
“Topaki 2025” Eleizak ospatzen diharduan “Itxaropenean erromes” Jubileuaren barruan ospatu da. Gotzainak, bere berbaldian, itxaropenaz jardun eban: “El tiempo de esperanza afirma el camino, es avance de futuro, es historia por construir, es narrativa con verdad, es palabra profética que anuncia cómo van a ser las cosas. Toda esta esperanza -dijo- tiene un único y último fundamento: Cristo resucitado y la vida eterna que Él nos abre más allá de la muerte. Ahí y solo ahí, todos los absurdos, injusticias y frustraciones de la experiencia humana pueden tener sentido”.
Aurrerago esan ebanez, “esta esperanza necesita testigos, creyentes convencidos en el tiempo de la incredulidad. Una esperanza que no es barata, que requiere tensión y trabajo para sostenerla, alimentarla y defenderla. Esperanza que se anuncia en actos de entrega y generosidad fraterna. De los que dicen que creen y viven como si creyeran”.
Ana Abril
Ana Abril Eragin Politikorako Espainiako Caritaseko taldeko koordinatzaileak gidatu eban ekitaldi nagusia. “Itxaropenetik lagun eginez” goiburua eban berbaldian, boluntarioek egunez egun gizarteko ahulenen alde egiten daben lanaren eta aurkitzen dabezan zailtasunen inguruan jardun eban.
Amaieran, “Etorkizuna musikatan” taldearen emonaldiaz gozatzeko aukera izan eben. Talde honetako kideek gizarte, ekonomia edo heziketa testuinguru gatxetan bizi diran ume eta gaztetxoei zuzendutako gizarte, heziketa eta kulturarteko egitasmoan parte hartzen dabenak dira.