07-04-2025 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Doluaren pastoraltza

Doluaren pastoraltza – Beilatokiak

Eleiza, dolu-egoeran dagozan pertsona eta familiei akonpainamendu egokia emoten ahalegintzen da, eta parrokiak eskaintzen ditu hileten ospakizunerako ohiko alkarte eremu lez.

2017tik hasita, Bilboko eleizbarrutiak pastoral akonpainamendua eskaintzen dihardu beilatokietan. Dolu-egoera horretan dagozan familia/pertsonen eskaerari erantzuteko eta parrokietako zerbitzuaren osagarri lez eskaintzen dan eleizbarrutiko zerbitzua da.

Zortzi lagunez osotutako taldeak gauzatzen dau akonpainamendu hau. Horreen artean, lauk presentzia egonkorra dabe euren zerbitzuak eskatzen dabezan beilatokietan eta gainerako lau boluntarioek taldea sendotzen dabe noizean behin esku-hartuz. Pastoral heziketa dabe guztiek, eta gotzainaren mandatua, doluan akonpainamendua eskaintzeko.

Honeek dira beilatokietan akonpainamendua eskaintzeko eleizbarrutiaren izendapena daben pertsonak:

  1. Alberto Jaimez Ortega – diakonoa
  2. Javier Alutiz Bilbao – laikoa
  3. Eduardo Gonzalez Espino – laikoa
  4. Agustin Guerrero Cabrera – diakonoa
  5. Iñaki Santos Bernaola – laikoa
  6. Juan Luis Crespo Izaguirre – laikoa
  7. Jose Antonio Herrero Crespo – laikoa
  8. Roberto Casas Andres – diakonoa

Zenbait beilatokitan, gertuko parrokietako abadeek emoten dabe zerbitzu hau.

Badira beilatokiak non zerbitzu hau egun eta ordu zehatzetan antolatuta dagoan.

Hartu-emonerako telefonoa: 688730186 , beilatokietan bakarrik erabiltzeko.