07-04-2025 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kulturarteko Kurutze-bidea Indautxun eta Sestao PBkoen erretiroa Berrizen
07.04.2025

Kulturarteko Kurutze-bidea Indautxun eta Sestao PBkoen erretiroa Berrizen

Sestao Pastoral Barrutiko (PB) helduek urtero egiten daben erretiroa Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean egin dabe aurton. Kristau alkarte horretako hogei lagun inguruk parte hartu dau Loli Asua teologoak gidatutako erretiroan. Beste alde batetik, atzo, kulturarteko Kurutze-bidea osapatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Mibrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, eta afrikar, txinatar, filipinar eta latinoamerikar alkarteetako kideen partaidetzagaz. 

Erretiroa Berrizen

Sestaoko taldeak itxaropenaren inguruan gogoeta egin dau, “lehenengo eta behin, gaurko mundu honetako etsipenak aztertuz: gerrak, tratu txarrak, hondamendi naturalak, migrazinoak…, eta kristauok ezin dogula sekula itxaropena galdu ikusiz, izan be, gure Aita Errukitsuak makal, apal eta etsituok etengabe eusten gaitu”.

Sestai PBkoen erretiroa, Berrizen

Atzo -domeka-, Eukaristia ospatu eben Jaime Pizarro PBko pastoral moderatzailea buru zala eta alkarregaz bazkalduz emon eutsen amaiera erretiroari.

Sestai PBkoen erretiroa, Berrizen

Kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon

Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea

Participantes en el Retiro de personas adultas de la UP Sestao, en Berriz