Bizkaiko Gizarte Jubileuaren barruan, asteburu honetan IV. bikaritzan izan da hitzordua, hain zuzen be, Durangoko Santa Ana monasterioan eta lurralde horretan Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Etxepel bitartekoa.
Etxepel egitasmoa
Etxepel zerbitzuak osoko arreta eskaintzen deutse Durangaldean bizilekurik ez daukienei. Banan-banako akonpainamendua eskaintzen jake bazterketa jasaten diharduenei, gizarteratze prozesuari berrekitekoa ukera izan daien. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak bazterketa jasaten daben pertsonei eskaintzen deutsen eguneko zerbitzua be eskaintzen dau.


Gaixoen Jubileua
90 herrialdetako gaixoen, medikuen, erizainen, botikarien, fisioterapeuten, osasun arloko langileen eta teknikoen Jubileua ospatu da asteburuan Erroman, Gaixoen Jubileua dala-eta.
Jarduera honegaz bat, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Hospitalitateak zapatuz batu ziran Elorrion, baterako ospakizunean.
Cristina Gorostiza Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko presidenteak ondo etorria egin eutsen bertaratutakoei: “Pozbarria da gaur zuoi Elorrion, Berriotxoako San Balendinen jaioterrian abegi egitea. Bizkaiko Hospitalitatetik besoak zaballik hartu gura zaituegu,eginkizun eder honetan bereizgarri dogun senide- eta zerbitzu-senez”.