18-04-2025 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bihotz-barritze eta adiskidetzea “Bizian gora” mobimentuaren Garizumako erretiroan
10.04.2025

Bihotz-barritze eta adiskidetzea “Bizian gora” mobimentuaren Garizumako erretiroan

"Bizian gora" nagusien mobimentuak erretiroa ospatu eban atzo -eguaztena- Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban ekitaldia eta, Jubileuaren testuinguruan, bihotz-barritzea eta adiskidetzea landu ebezan.

Erretiroan, gai bien ardatzak aurkeztu ziran:

Jainkoaren maitasuna da bihotz-barritzearen muina. Jainkoa errukitsua da eta pekatu egiten dauanari parkamena emon gura deutso bizi daiten. Baina Jainkoak ez dau gure borondatea bortxatzen, ez deusku bere parkamena ezartzen. Bihotz-barritzeak etenbako jarrera izan behar dau fededunaren bizitzan. Bakegile izan behar dogu beti, gorputzaren zein buruaren zaintzaren espiritualitatea landu. Benetako bihotz-barritzea keinu zehatzetan gauzatu behar dogu.

Adiskidetzea, hiruren arteko bategitea da: Jainkoa – autortzailea – Eleiza. Parkatzea, iraina ahaztea baino askoz gehiago da. Kanporatu, banandu eta baztertu egiten daben harresiak bota egin behar doguz, honeen lekuan, batu, adiskidetu egiten daben zubiak eraikiz. Parkatzea, doerik handiena da, maitasunezko ekintza.

Parkatzea ez da hasteko eta amaitzeko eguna eta ordua dauan ekitaldia, batez be, “prozesua” da, beti zabalik dan bidea… Bakotxaren erritmoa errespetatu beharra dago, baina adiskidetzerako bidean, iraina jaso dauanak emon behar dau lehenengo urratsa, ez iraina eragin dauanak.

Bakarka gogoeta egiteko eta norbere eretxi eta sentimentuak batera jateko tartea be izan zan.

El grupo, junto a Félix Alonso, que acompañó el retiro, en el centro de la imagen.