16-04-2025 Miércoles, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erramu-domeka, egun esanguratsua Bizkaiko Eleizarentzat
14.04.2025

Erramu-domeka, egun esanguratsua Bizkaiko Eleizarentzat

Atzo, Erramu-domeka Aste Santuari hasiera emon jakon Bizkaiko parrokietan. Gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko eleizkizunean. Eleiztar ugarik bat egin egan egun berezi honetan parrokia alkarteagaz. On Joseba Segura gotzainak Nekaldiaren historiak proposatzen dauan "egia" nabarmendu eban: "gainera jatorkona itzela bada be, Jainkoa Jerusalemen sartu egiten da, egundoko maitasuna deuskulako". Eskautek Gorka Eguna ospatu eben, euria lagun eta pozik, Muskizeko San Joan plazaren inguruan. Astakumearen prozesinoa umez inguratuta atara zan.

Bilboko gotzainak eguneko irakurgaietan esandakoaz ohartarazo ekin eutsan Aste Santuaren hasierako homiliari. Saihesten diran, edo atzeratzen diran, aukeraketak aitatu ebazan, “garrantzia eta ondorioak” izaten dabezalako. Bakarkako aukeraketak eta taldean egiten diranak gogoratu ebazan. Honen haritik, Jerusalemerako sarreran eta Daviden semea goratzen eban jentetzarengan jarri eban arreta. Hain zuzen be, denpora gitxiren buruan Jesus kurutzean jostea eskatzen eben oihu bihurtu ziran goralpenak.

Bilboko gotzainak Nekaldiari buruz be jardun eban, Jesusen nasaitasunez bere egin eban “morroiaren” irudia nabarmenduz. Galderak be egin ebazan aurrerago:  “¿Para quién eres tú? ¿Para quién es tu vida? ¿Estás dispuesto a asumir también ese sufrimiento que puede llegar cuando alguien decide vivir para los demás?

On Joseba Segura gotzainak Erramu-domekaz bedeinkatzen diran erramuen sena be azaldu eban: “simbolizan nuestro deseo de acompañar a Cristo de cerca, de llevar nuestras cruces con la suya”.

Bizkaiko bikaritzetan hainbat fede adierazpenek emon eutsen hasiera Aste Santuari. Durangon, esate baterako, zenbait gaztek Kurutze-bidean parte hartu eban.

Gorka Deuna, Muskizen

Muskizen alkartu zan ehunka eskaut eta honeen senide. Euriak eraginda, leku bi atondu ziran Eukaristia eta bazkaria ospatzeko. Neska-mutil zein senideentzako jarduerak herriko hainbat lekutan egin ziran, esate baterako, ipuin-kontalaria, erromeria. Eukaristian, egunaren sena ekarri zan gogora.

20-.Gorka Deuna_Muskiz_2025

Astakumearen prozesinoa

Atzo ospatu zan Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa, hain zuzen be Astakumearena. Nazaretarrarenak, Afari Santuarenak (Eguen Santua) eta Hobiratze Santuarenak (Bariku Santua) osotzen dabe laukote nagusi hori. 

Jenteak asko maite dau Astakumearen prozesinoa, prozesino argitsu eta atsegina. Kofradiakideek palmondo-adarrak eroaten dabez eskuetan eta jai-giroan egiten da. 

Gaur, Nazaretarraren prozesinoa ospatuko da, iluntzeko zortziak eta erdietatik aurrera, Gure Aita Jesus Nazaterarra kofradiak antolatuta.

Aurton, saetak beste leku batetik abestuko dira, jentearengangik hurrago, Laguna eta Cortes ezkinan. Paco Duque edo Pedro Rodriguez izango dira protagonista eta Pilar Morenoren “Alumnas de castañuelas” dalakoen laguntza izango dabe.

Un momento de la homilía de ayer en la catedral