20-04-2025 Domingo, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Kurutzearen ahala’ gotzainen baterako Pastoral Idazkian
19.04.2025

‘Kurutzearen ahala’ gotzainen baterako Pastoral Idazkian

Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek Garizuma-Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea Pastoral Idazkian, 'Kurutzearen ahala' nabarmentzen da. Kurutzearen inguruko gogoeta hori V. kapituluan jasoten da. Pastoral Idazkiaren bigarren argitaraldia kaleratu da eta Bilboko eleizbarrutian, apirilaren 22tik aurrera barriro zabalik izango dan Jakinbide liburu-dendan erosi daiteke. Gaur, Zapatu Santua, Pazko-gaubeila ospatuko da Bilboko katedralean, 21:00etan, gotzaina buru dala. 

Pastoral Idazkiaren V. kapituluan, “Paradigma berri bat: testigantza xumearen indarra”, gotzainek beren.beregi aitatzen dabe: “Jesusen historian, gurutzea da bere bizitza piztuerarekin lotzen duen elementu nagusia, Pazko misterio osoari zentzua
emanez”. 

Euren ustez, errealitate honek “fededunen elkartearen izatea eta testigantza taxutu behar
ditu”.

Kurutzea: indar eraldatzailea

aGotzainen esanetan, kurutzea “kristau elkartean
bertute zehatzak modelatzen dituen indar eraldatzailea” 
da. Gainera, “bortizkeriaz erantzun beharrean, gaizkia xurgatu eta barkamena eskaintzen duen Jainkoa agertzen du gurutzeak” eta, horrezaz gainera, “Ebanjelioarekiko leialtasuna lehenesten du. Gurutziltzatuarekiko gure identifikazioa adierazten duen gurutzearen seinaleak kontraste sakona adierazten du beldurraren, erresuminaren eta auto-babesaren gainean eraikitako gizarteekin”.

Alkarren Barri aldizkariaren azken alean dago eskuragarri idazkia

Vía Crucis en Arratzu

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: