Bizkeliza5Lehenengo Orrialdea5Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, apirilaren 28an, Begoñan
22.04.2025
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, apirilaren 28an, Begoñan
Datorren zapatuz, apirilak 26, Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta ospatuko da Erroman, goizeko 10:00etan. Egun horretatik aurrera, mundu osoko eleizbarruti guztietan ospatuko dira atzo hil zan aita santuaren arimaren aldeko hiletak. Bizkaian, Begoñako basilikan izango da datorren astelehenez, apirilak 28, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Andra Mariarenganako Aita Santuaren debozinoa izan da hileta-mezarako tenplua aukeratzeko arrazoietako bat. Izan be, Frantzisko aita santuak Jainkoaren amari eskaini eutsan bere zerbitzua eta Ama Birjinaren babespean jarri eban.
Hileta-meza Begoñako basilikan ospatuko da datorren astelehenez, 18:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eleizkizunean. Deialdia eleizbarrutiko eleiztar guztientzat eta Bizkaiko herri agintarientzat da.
Basilikara joaterik ez dabenentzat, eleizkizuna zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
San Joan Laterangoa Erromako Katedrale Artxibasilika (Begoñako basilika tenpluari, Erromako gotzainaren gotzain-aulkiari, alkartuta dago)Andra Maria Nagusia basilikaren barrualdeaOn Joseba Segura gotzaina Erromako Andra Maria Nagusia Basilikako Ate Santuaren aurrean (erromesaldia eleizbarrutitik Erromara, joan dan martxoan)
Eukaristia atzo Santiago katedralean
Atzo -astelehena- Frantzisko Aita Santuaren heriotzaren barri jasotzeaz batera, eleizbarrutiak deialdia egin eutsen eleiztarrei eguerdiko 12:00etan, katedralean, gotzaina buru zala, aita santuaren arimaren alde ospatuko zan Eukaristian batu eitezan. Deialdia presaka egin bazan be, eleiztar askok parte hartu eban On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean.
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia datorren astelehenez, apirilak 28, ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar, acepta el uso de todas las cookies. Sin embargo, puede visitar "Ajustes de Cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas, las cookies que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de optar por no recibir estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.