30-04-2025 Miércoles, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Etorkinek lanean bizi daben ezegonkortasuna ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan
30.04.2025

Etorkinek lanean bizi daben ezegonkortasuna ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundeak emondako datuen arabera, aurton 700 etorkin hil da Mediterraneoa mendebalde eta atlantiko aldetik zeharkatzeko saiakeran. HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez bilkurak ospatuko dira eta, besteak beste, pertsona horreek izango dabez gogoan ohiko lekuetan eta orduan (19:30) egingo diran bilkuretan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

Joan dan domekaz, apirilak 27, ospatu dan Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Egunaren eta maiatzaren lehenengoaren testuinguruan, hilabete honetako ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan, etorkinek lanean jasaten daben ezegonkortasuna gogoratuko dabe.

Hauxe aldarrikatuko da: “Ezinbestekoa dogu “Romper moldes / Amestu eta zaharbarritu” goiburuak dinoana gauzatzea. Etorkinak dira langabeziaren, ezbeharren, behin-behinekotasunaren, laneko eskubideen autorpenik ezaren zauriak gehien jasaten dabezanak. Batez be etxeko lanak eta zaintza-lanak egiten dabezan emakumeak. Pertsonak merkantzia huts bihurtzen dituan sistema ekonomizista goitik behera aldatu egin behar dogu. Gizalegezko lana amestu behar dogu, bizia eta pertsonak zaindu eta euren eskubideak autortzen dituan lana

Hurrengo bilkura, MAIATZAREN 28an izango da.

Imagen: Tima Miroshinicher