04-05-2025 Domingo, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokio”
03.05.2025

“Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokio”

Datorren astean ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna eta Kidendatik -Alboan,Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Bilboko ordezkaritzak sustatutako egitasmoa- hauxe dinoskue: Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokiola eta "horregaitik, une bakotxean errespetu, bardintasun eta jasangarritasun handiagoko mundua egiten lagundu geinke".

Kidenda 1996aren amaieran sortu zan. 2002ko abenduan, bidezko merkataritzako produktuen denda zabaldu eban Bilboko Epalzaren Alarguna kalean. Eremu hau gaur egungo ekonomia-sistemaren aurrean izan geinkezan aukeren inguruan gogoeta egiteko eta horreek eraginkortasunez erabilteko, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua oinarritzat hartuta.

Kidendak hiru jardunbide ditu:

Bidezko merkataritzako produktuak merkaturatu

Eskulanak, imitazinozko bitxiak eta ehun-gaiak. Bitarteko barik,Hegoaldeko herrialdeetako (Ekuador, Peru, Nikaragua,India, Paraguai, e.a.) ekoizleakazko hartu-emon zuzenaren bidez, erositako produktuk dira. Kalitate teknikoa, soziala eta ingurumen-kalitatea bermatzen daben erespideak beteten dabez. Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan bidezko merkataritzako erakundeetan lan egiten daben ekoizleek soldata duina jaso dabe euren lanaren truke eta irabaziak alkartearen garapenean inbertitzen dabez. 

Sentsibilizazinoa

Arduradunen esanetan, “gure ustez, herritarrok jarreraz aldatzekoa funtsezko da gizarte aldaketarako eta ipar/hegoa arrakala txikitzeko edo ezabatzeko”. Bidezko merkataritza kontsumo arduratsua sustatzen dauan ekimena da. Saltzeaz batera, jentearen artean sentiberatasuna biztea da helburua, bestak beste, berbaldiak, jarduerak, heziketa-ikastaroak eginez eta idatzizko lagungarriak banatuz. 

Boluntarioak

Norbanako eta taldeen partaidetza eraginkorra egitasmoan. Boluntarioek gauzatzen dabe bidezko merkataritzaren egitasmoa eta Kidendaren egitekoaren lekuan lekuko sustapenaz arduratzen dira. Askotariko egitekoak dabez: merkataritza-lanak, sentsibilizazinoa, arreta dendan, jarduerak taldeetan…

Kidendak badau online denda be.

Productos de Comercio Justo