02-05-2025 Viernes, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz
01.05.2025

Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz

Hilaren lehenengo egunez ohikoa danez, kalean da Alkarren Barri aldizkariaren maiatzeko alea, euskarri digitalean. Oraingoan, agerkariaren lehenengo zazpi orrialdeak Frantzisko aita santuari eta bere legatuari eskainita dagoz. On Joseba Segura gotzainak BIzkaiko hainbat irudi jasotzen ebazan (Amatxu, Santiago katedrala, alkarteetako laikoak askotariko jardueretan...) aurkeztu eutsaneko eguna, astelehenez Begoñan aita santuaren arimaren alde ospatu zan hileta-mezako homiliaren txatalak, edo eleizbarrutiko hainbat lagunen gogoetak aita santuaren legatuari buruz. Atal berezi hau burutzeko, Amazonaseko Eleiz Biltzarreko presidenteorde dan eta aita santuagaz hartu-emon estua izan eban Mauricio Lopezi egindako alkarrizketa irakurri daiteke. 

Aita Santuaren heriotza nabarmendu da Alkarren Barri aldizkariaren 312. alearen azalean. Aita Santuari eskainitako ale berezi honetan, Vatikanon martxa jarritako eta Bizkaian gauzatutako prozesuen ingurukoak jaso dira besteak beste. 

Ale digitalean aurkituko doguz, besteak beste, Gizarte Jubileua eta maiatzaren 31an Getxon egingo dan erromesaldia; maiatzaren 11an diakono ordenatuko dan Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariari egindako alkarrizketa, lekaide eta lekaimeek Loiola zentroan antolatu dabezan jardunaldiak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz batera.

Errentaren kanpainari burzkoak be jasoten dira eta gerenteak egin dauan deia bizitzak aldatu leikezan ‘X’ markatzeko.

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak 2000eko hamarkadari heldu deutso ale honetan eta sasoi horretako gertaera gogoangarriak gogora ekarri ditu.

BECen ospatuko dan 75. urteurreneko ekitaldi nagusiaren, ‘Eleiza plazara’ jardueraren barri be emoten da. Azokara joango diranen artean egin gura dan ekimena be aitatzen da aldizkarian. Biziraupenerako ez ezik bakerako kita egitean datza, Bakea ereitean. ‘Kit de la paz – Bakea erein’ goiburua dau jarduerak eta partaideei poltsatxo bat beteteko esango jake, gogoeta egin eta bakea eraikitzeko osagaiakaz. Kandela eta lore-haziak izango dira osagai horreetako batzuk.

BizkaiBira

Maiatzeko alean, amaiera emon jako ekainaren 25etik uztailaren 23ra egingo dan BizkaiBirako 19 etapak aurkezteko burutu dan ibilbide digitalari. Bilboko katedralean amaituko da eta bertan Eukaristia ospatko da eleizbarrutiaren sorreraren urteurreneko ekitaldiei amaiera emonez.

Aldizkari digitalean beste hainbat gairen ingurukoak be jaso dira: ‘Bai esan! entzute-sarea barriro martxan jarri izana Lagungo fundazinoaren bitartez, ministerio ordenatuari eskainitako tartea eta bikaritzetako jarduerak.

Etxean jasoteko harpidetzak: hemen..