05-04-2026 Domingo, I semana - pascua
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
05.05.2025

Hasi da otoitz-maratoia

Orain dala egun batzuk jakinarazitakoaren arabera eta datorren domekaz, maiatzak 11, ospatuko diran Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Sorterriko Bokazinoen aldeko Egunaren harira, eleizbarrutian otoitz-maratoia ospatuko da gaur hasi eta domekara arte (maiatzak 5-12). Begoñako basilikan egin da lehenengo otoitzaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

Maratoiaren egun bakotxean errealitate batek leku jakin baten otoitz egiteko deialdia egingo dau. “Bizirako bokazinoa” goiburuagaz egin da gaur goizean Begoñako basilikan ospatu dan lehenengo ospakizuna.

Otoitz-maratoia Begoñan
https://youtube.com/shorts/ZBKhOzpQBdk

Gainerako ekitaldiak:

Martitzena: Biziera sagaratu aktiboa eta Institutu sekularak. Mirabeen ikastetxea. Tivoliko Jesusen Bihotza, 18:30etan.

Eguaztena: Kontenplazinozko biziera sagaratua. Pilareko Ama monasterioa. Basurtuko klaratar kaputxinoak, 19:00etan (bezperak)

Eguena: Abadetzarako bokazinoa. Bilboko eleizbarrutiko seminarioa, 19:30etan.

Barikua: Misino-bokazinoa. Ermuko Santiago Apostolua parrokia, 19:00etan.

Zapatua: Laiko bokazinoa. Bilboko San Bizente parrokia, 18:00etan (gurtza Eukaristiaren ostean).

Domeka: Diakonotzarako bokazinoa. Bilboko San Luis Beltran parrokia, 19:00etan.

Maratón de Oración en Begoña