06-05-2025 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek ‘bake eta ixaropenaren kitak’ sustatu dabez
06.05.2025

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek ‘bake eta ixaropenaren kitak’ sustatu dabez

Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza barritzea" eragin gura dauan kita prestatu daien. 

Agerraldian, bakearen aldeko Frantzisko Aita Santuaren ondarea aldarrikatu dabe. Gotzainen esanetan, “etorkizunari begira, konpromiso bihurtu da guretzat. Hauxe inoskun Pazko aldiko azken mezuan: ‘ez dago bakerik benetako desarme barik. Herri bakotxak bere buruaren defentsa sustatzeko dauan eskakizuna ezin da berrarmatzerako lasterketa bihurtu. Pazko aldiko argiaren argitan, banaketa dakarren eta ondorio politiko eta ekonomikoez beteta dagozan harresiak eraitsi egin behar doguz”.

Eraman oneko erkatzea

Garizuma eta Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea” pastoral idazkiaren aitamena be egin dabe. Bertan azaltzen dabenez, “bakearekiko eta elkar ulertzearekiko konpromiso hori ez da hautazko estrategia bat, Ebanjelioaren bihotzetik bertatik sortzen den eskakizuna baizik” (183. zenb.) 

Bake- eta itxaropen-kita

Bildurra eta mesfiantza areagotu baino egiten ez dituan «biziraupen-kitaren» aurrean, gotzainek «bake- eta itxaropen-kita» osotzeko aukera emon gura deutse alkarteei. Idazkia osorik: hemen.

Bake-kita Bizkaian

Gure eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, maiatzaren 17an, zapatuz, “Bilbao Exhibition Centre (BEC)” aretoko 3. pabiloian ospatuko dan “Eleizea Plazara” ekitaldian parte hartu daien guztiei dei egingo jake gogoeta eta bake-keinuak eragingo dabezan osagaiez bake-kita prestatu daien. Frantzisko aita santuaren irakaspenak gogoan, “garaien zantzuak itxaropen-zantzu biurtzeko” bidea izango da. 

BEC aretora doazanek, beraz, bake-kita pertsonalizatu ahal izango dabe, bake eta itxaropenari lotutako esaldia idatziz edo marrazkia eginez. 

Esaldi eta marrazkiaz gainera, kandela eta lore-haziak egongo dira poltsatxoan. Haziak etxean erein daitekez eta sortzendan landarea zaindu. Ordu batean ospatuko dan Eukaristian, poltsak bedeinkatu egingo dira eta bakearen unean trukatu egindo dira.

Aita santu barria dala-eta

Komunikabideek aita santu barriaren inguruan galdetu deutsie gotzainei. On Joseba Segurak azaldu dauanez, Frantzisko aita santuak bakearen gaian erakutsi dauan aitzindaritza “garrantzitsua” izango da hurrengo aita santuarentzat be. Bere ustez, beste gauza batzuk aldatu egingo dira, “aita santu bakotxak bere nortasuna daualako, komunikatzeko era jakin bat, izaera jakin bat. Datorrenak gauza barriak ekarriko ditu”. Frantzisko aita santuaren apustuei dagokienez haustura izango dan galdetuta, bere ustez ez dala holakorik izango esan dau: “jarraipena izango da eta, aldi berean, aldeak be nabarmenak izango dira, estilo barria izango daualako”.

Dana dala, Bilboko gotzainaren ustez, “atarako dana izango da aita santurik onena”, izan be “horrexegaz lan egingo dogu, bizikidetzan izango gara eta mundu osoan eragina izango dauan aitzindaria izango da; beragaz eratuko dogu egitasmoa, etorkizuna eta mezua”.

Juan Carlos Elizalde, Joseba Segura y Fernando Prado, obispos de Vitoria, Bilbao y San Sebastián, respectivamente y Florencio Roselló, arzobispo de Pamplona y Tudela, esta mañana, en la presentación del Kit.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: