10-05-2025 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon
07.05.2025

Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da. 

Bertaratutakoek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dabe, askotariko produktuak salduko dira, umeentzako txokoak eta material birziklatuen tailerrak garatuko dabez. “Ahaldunduta: bidezko merkataritzako emakumeak” erakuskea be ikusgai izango da. 

Kidendari buruzko alkarrizketa Alkarren Barrin

Jose Ignacio Iturmendik Maria Ferrer Kidendako arduradunari egunari eta produktuei buruz egindako alkarrizketa jasoten da Alkarren Barri aldizkariaren azken alean. 

Mariaren ustez, Bidezko Merkataritzako Eguna ospatzea garrantzitsua da “lurralde guztietan, mezu beraz, merkatarutza horretan egiten dana agertzeko bidea da-eta”.

Comercio Justo