Hauxe izango da urteurreneko ekitaldi nagusia eta atzo aurkeztu jaken erakunde partaideei. Carlos Bargos Bilboko eleizbarrutiko idazkari nagusiak Bizkaian dan Eleizaren askotariko errealitateak agertuko dituan egitaraua ezagutzera emon eban.
BEC erakustazokako ateak 10:00etan zabalduko dira eta 11:00etan emongo jako hasiera ofiziala ekitaldiari, Bilboko gotzaina buru dala. Amaya del Campo Barakaldoko alkatea, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Demografia-erronkarako sailburua eta Begoña Pedrosa Heziketarako sailburua ekitaldian izango dira.
Kit de la paz- Bakea erein
Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek aste honetan aurkeztu daben ekimena martxan jarriko da Eleiza plazara azokan, BECen. Partaideei dei egingo jake “bakea eta itxaropena ereiteko kita” osotu daien. Keinu sinboliko honen bidez gizarte baketsuagoaren eraikuntzaren aldeko gogoeta biztu gura da.
Bakea erein. Bizirauteko kit-aren aurrean, itxaropen printzak.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 6, 2025
“Frente al miedo que paraliza, proponemos la esperanza que moviliza” Obispos del País Vasco y Navarra #kitpaz @diocesis_ss @DiocesisVitoria @iglesianavarra pic.twitter.com/R7UQtkgcLu
Poltsatxo bakotxean, kandela eta lore-haziak dagoz, bakotxak bere etxean erein eta zaindu daizan, adiskidetasunaren hazkundearen metafora lez. Partaide bakotxak bere poltsa pertsonalizatzeko aukera izango dau, horretarako esaldi esanguratsu bat idatziz edo gaiaren inguruko marrazkia eginez.
Ordu bateko Eukaristian, poltsa guztiak bedeinkatu egingo dira eta bakearen ohikunean, eleiztarrek poltsak trukatu egingo dabez, alkarri bake eta adiskidetzea opatuz.
Lurralde Santuaren aldeko diru-batzea
Mezaren aurretik, prozesinoa egingo da Begoñako Amatxu buru dala eta eleizkizunean batu daiten diru guztia Lurralde Santuko jagoleentzat izango da.
Bakearen Kit-a Eleizea Plazara azokan.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 6, 2025
En la feria de Barakaldo se invitará a preparar el Kit de la paz. pic.twitter.com/yzSqhwhkCC
Egitaraua
Banatuko dan egitarauan jasoten dira jentetsua aurreikusten dan ekitaldiko jarduera guztiak. 75. urteurreneko abestia be agertzen da, urteurrenerako prestatutako otoitza eta BizkaiBiraren inguruko barriak.